GARA > Idatzia > Kultura

Bilboko musikari gazteek Barrutirock-en izena emateko epea zabalik dute

GARA |

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Barrutirock zirkuituaren hirugarren edizioan izena emateko epea zabaldu du. Hiriko zenbait aretotan egingo den zirkuitua da, eta bertako musika talde eta bakarlari gazteek euren lanak aurkeztu ahal izango dituzte zuzenean.

Musikan hasi berriak diren eta esperientzia lortu nahi duten 15 eta 35 urte arteko gazteek izena eman dezakete www.bilbao.net/bilborock helbideko erregistroan. Musikari gazteen lotunea ikusiko dute bertan, Musik, Bilboko gazteek egiten duten musika zabaltzeko asmoz sortua.

Erregistro hori musika taldeek, bakarlariek, musikagileek, abeslariek eta kanten idazleek harremanetarako datuak lortzeko tresna da, baita argazkiak eta abestiak sartu eta eguneratzeko ere. Otsailaren 17an hasiko da Barrutirock, Enkore eta Haxotz taldeek Bilborocken emango duten kontzertuarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo