GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Amlin CHALLENGE

Gogoan geratuko den garaipena lortu arren, ez da sailkatzeko nahikoa izan

AVIRON 92
ROVIGO 6

J.L. I

Sekulako emaitza lortu zuen atzo Avironek, oso gutxitan, ia inoiz ikusten ez den horietakoa, baina ez da sailkatzeko nahikoa izan, eta hemendik aurrera Ligan bakarrik izango du burua, mailari eustea izango baita helburua.

Partidak berak ez zuen izan inolako emoziorik. Italiarrak lehen zatian apur bat jokatu zuten, zerbait egin nahi izan zuten, baina hortik aurrera ezer ere ez. Bi zigor-kolpe gauzatuta, erasoan ere aurrera egiten hasi ziren, eta bazirudien euskaldunak estu hartzeko gogoz etorri zirela, baina itxura besterik ez zen izan.

Aviron jaun eta jabe izan zen, eta aurkaria ia lotsagarri ere utzi zuen. Hamalau entsegu egin zituen, eta hori ere ez da oso normala izaten. Partidako onena etxekoen gogoa izan zen. Azken emaitzak ez dira onak izan, zuloan sartu dira, eta hirugarren entrenatzailea dute. Horren txarrak ez direla erakutsi nahi izan zuten, eta erakustaldia eman nahi izan zieten zaleei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo