GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bakioko Urkitza Ikastetxeak 25.urteurrena ospatuko du bihar

p019_f01.jpg

Jon ADAN |

Bakioko Urkitza Ikastetxeak 25 urte bete ditu aurtengo ikasturtean eta, hori dela eta, biharko ospakizun berezia antolatu dute guraso elkarteak, ikasleek eta irakasle ohiek.

Goizean zehar hainbat ekitaldi izango dira ikusgai Urkitza Ikastetxeko oktogonoan: bertso saioak, dantzaldiak eta eskolako umeek, gurasoek eta ikasle ohiek prestatu dituzten beste hainbat ikuskizun. Horrez gain, 300 lagun ingururentzat bazkaria antolatu dute kiroldegian bertan, eta arratsaldean hainbat ekitaldi izango dira, umeentzako puzgarriak eta adin guztientzako DJak esaterako.

Urkitza eskolak 25 urte baditu ere, Bakioko eskolak historia luzea eta oparoa dauka. 1977an eskola hiru mailatako 13 ikaslerekin eta irakasle bakarrarekin hasi zen, Etxe Pinto izena zuen orduan. Hala, 1986-87 ikasturtean eraikin berria lortu zuten, bertan 200 ikasle eta 14 irakasle zeuden, eskolaurretik OHOko 8. mailara artekoak. Orduantxe hartu zuen Urkitza izena ikastetxeak. Egun, 25 urte bete ditu 140 ikaslerekin, DBHko lehen zikloa baino ez dago-eta. Hurrengo erronka, DBH osoa Bakion bertan edukitzea izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo