GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gaztetxeen eta okupazioaren aldeko manifestaldia, bihar Bilbon

GARA |

Bilboko Okupazio Mugimenduak deituta, eta Zazpi Katu gaztetxearen bosgarren urteurrenaren ospakizunen barnean, gaztetxeen aldeko manifestazioa izango da bihar Bilbon, «Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du» lemapean; martxa 17.30ean hasiko da Arriaga Plazatik abiatuta.

Bestalde, Bizkaiko ezker abertzaleak Zazpi Katu gaztetxea zoriondu zuen haren bosgarren urteurrenean, auzoko gazteei eskainitako kultur egitarauagatik, eta, bestetik, Bilboko Zazpi Kaleak dinamizatzeko lanean aktiboki parte hartzeagatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo