LITERATURA
Lluis Llachek nobela bat idatzi eta debuta egin du idazle gisa
Lluis Llach kantautore katalan miretsiak debuta egin du nobelagile gisa, «Memòria d´uns ulls pintats» (Empúries) liburua idatzita. Otsailaren 2an plazaratuko den lanean bi mutilen arteko maitasun istorioa kontatzen du, 36ko gerran kokatua, Barceloneta auzoan -bere amona bertakoa zelako-. Idazleak berak Parisen bizi zela ezagutu zituen erbesteratuei omenaldia egin nahi die lanak, «maitasunez», elkarrizketa batean esan duenez.