GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira Zortziko Txapelketa

Faborito guztiek eskuratu ahal izan zuten Berriozarren jokatuko duten 600 kiloko finalean aritzeko txartela

J.L.

Ez zen ezusterik izan Euskadiko Zortziko Txapelketako 600 kiloko bigarren eta azken jardunaldian. Lehen ekinaldian lehen sei postuetan geratu ziren talde berberek lortu zuten finala jokatzeko txartela, nahiz eta Ibarrako taldea oso estu ibili zen.

Abadiño A, Amaiur, Ñapurrak, Sokarri, Ibarra eta Abadiño B izango dira Berriozarren otsailaren 11n. Aurrekoan bezalaxe, taldeak bi multzotan banatuta aritu ziren, eta gero postuaren arabera, bestekoarekin neurtu ziren sailkapena finkatzeko.

Sokarri izan zen onena multzo batean, eta Abadiño A, berriz, bestean. Bien arteko dema izan zen ondoren, eguneko lehen postua zeinek eskuratzen zuen jakin ahal izateko, eta Sokarrik irabazi zuen. Ñapurrakek eta Amaiurrek, berriz, multzo bakoitzeko bigarren postuan amaitu zuten, eta elkarren arteko lehian, Ezpeletakoek irabazi zuten, eta beraientzat izan zen hirugarren postua. Berriozar eta Abadiño B, berriz, hirugarren geratu ziren beren multzoetan, eta bosgarren posturako deman neurtu zirenean, bizkaitarrak gailendu ziren bi tiraldietan, bosgarren geratuz.

Datorren larunbatean jokatuko dute Durangon 640 kiloko finala gizonezkoetan; eta nesketan, berriz, ligaxkako bigarren jardunaldia, 500 kilokoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo