GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Alfarok ederki asmatu zuen bere aukerez baliatzerako garaian

ALFARO 40

X.LANBERT 36

J.L.

Alfarok final-laurdenak jokatuko ditu, atzo Ximun Lanberti irabazi ostean. Asteburu beltza izan da Lanbert anaientzat, biak geratu baitira lehiaketatik kanpo.

Ximun nagusi izan zen, ordea, atzo, ia amaierara arte. Ia beti markagailuan aurretik izan zen, eta azken txanpara ere horrelaxe sartu zen. 25-30 aurretik zen Ximun, eta garaipena beretzat izango zela zirudienean, Alfarok 15-1eko partziala sartu zuen partida erabaki eta aurrera eginez.

Azken txanpa honetara oso nekatua iritsi zen Lanbert, eta horretaz ederki baliatu zen Alfaro. Orain, final-laurdenetan Waltariren aurka neurtu beharko du, eta hori beste kontu bat izango da, txapelduna baita aurtengoa irabazteko ere faboritoa.

Jokatu gabe

Paxkal Ezkurrak ere aurrera egin zuen, baina urruñarrak ez zuen bere kanporaketa jokatu beharrik izan. Larretxearen aurka zen aritzekoa, baina Zuraidekoak ezin izan zuen jokatu, belauna minduta baitu.

Pasa den astelehenean hartu zuen min Donibane Garazin jokatu zuen partidan. Saiatu zen osatzen, baina eguna iritsi zenean ikusi zuen ez zegoela jokatzeko moduan, eta uko egitea erabaki zuen, eta horrek Ezkurrari aurrera egiteko aukera eman zion. Orain, Urruñako atzelariak Bonebeltxeren aurka jokatuko du.

Datorren asteburuan argituko da lehian sartzeko falta diren lau pilotariak zein diren. Larunbatean bi kanporaketa jokatuko dira Donapaleun, eta igandean beste bi, Arrangoitzen.

ALFARO

40

X.LANBERT

36

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo