GARA > Idatzia > Mundua

Brasilgo presidenteak Kubarekin dituen harremanak sendotu ditu

p026_f01-148x84.jpg

GARA | HABANA

Dilma Rousseff Brasileko lehendakariak Kubara eginiko lehen bisita ofizialean jarraitu zuen atzo -astelehenean hasi zuen-, bi herrialdeen arteko harremanak sendotu, eta bereziki, ekonomiaren arloko gaiei buruz hitz egiteko.

Bruno Rodriguez kantziler kubatarrak egin zion harrera aireportuan, Habanara iristean.

Lehendakari brasildarrak Jose Marti heroi nazionala omendu zuen, eta Raul Castro lehendakari kubatarrarekin bildu zen ondoren, Iraultzaren Jauregian.

Brasilek Kubarekin dituen harreman sendoen erakusle da bidaia. Venezuelaren ondotik, Brasil da Kubako estatuak Latinoa- merikan duen bigarren bazkide komertziala, eta egun, Mariel kaiaren modernizazio lanetan parte hartzen du.

Horrez gain, hezkuntzaren eta laborantzaren arloak hobetzeko elkarlanean ari dira bi herrialdeak. Brasilek teknologiak garatu eta aholkularitza eskaintzen dio Kubari artoaren eta sojaren ekoizpen lanetan.

Rousseffen hitzetan, bisita hau «azken urteetan hazkunde eta dibertsifikazio garrantzitsua izan duen elkarrizketan eta aldebiko elkartasunean sakontzeko aukera bat da».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo