Altunaren irudien gainean kantatuko du Maialen Lujanbiok Bilbon
GARA | BILBO
Asier Altuna zinemagilearen eta Maialen Lujanbio Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunaren talentua batuko dira bihar Bilboko Alondegian, «Bideoak Bertso Bide» izeneko saio esperimentalean. Altunak Bilbon filmatutako 30 piezak izango dituzte inspirazio-iturri Maialen Lujanbiok, Igor Elortzak eta Aitor Mendiluzek.
Hitzordua Bastida aretoan izango da, arratsaldeko zortzietan; sarrerak 8 euroan izango dira, 6 euroan, Hó txartelarekin.