GARA > Idatzia > Kultura

«GIRA BIRA TUR»

Bost emanaldiko bira experimentala abiatuko du Alex Mendizabalek bihar

Alex Mendizabalek bere «jirabira» experimentala hasiko du bihar Donostian. «Hotzak hitzak hatsak ta hatzak» deitu dio 20.00etatik aurrera Kortxoenean eskainiko duen emanaldiari. Ostiralean, «Partiture/partiturak» izango da Bilboko Club Le Larraskiton (21.00). Larunbatean, «Diska izatera ailegatu ez diren grabazioak eta historioak» eskainiko ditu Gernikako gaztetxean (18.00). «Ata Tur en 100 adar eta tximisten banda» eskainiko du igandean Elgoibarko kultur etxean (19.00), eta astelehenean, «ar - eman (2011ko bertsio polifonikoa)» eskainiko du Azkoitiko Matadeixen, 20.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo