GARA > Idatzia > Kultura

Mende erdia bete du Txomin Peillenek eta Jon Mirandek sortutako «Igela» aldizkariak

GARA | DONOSTIA

Txomin Peillenek eta Jon Mirandek «Igela» aldizkaria sortu zutela 50 urte dira otsail honetan. Kontatzen dutenez, Parisen, 1953ko otsaileko igande arratsalde batez supazterrean solasean eta zurrutean ari ziren Ibinagabeitia (47 urte) eta Mirande (27 urte). Ibinagabeitiak gazteari galdetu zion amaitzen ari zen lehen poema liburuaren inguruan, eta honek erantzun zion laster zela argia ikustekoa, nahiz eta tamalez, azkenean ez zen libururik plazaratu.

Bederatzi urte geroago, 1962ko otsailean, orain dela mende erdi hain justu, Mirande Peillenekin elkartu zen Saint Germain bulebarreko 15. atarian eta «Igela» aldizkaria sortu zuten: «Elkar gorrota, elkar higuin dezazuen, doktrina bezala erabiliko dugu `Igela', zuek kontrarioa egingo duzuelakoan», abisatu zuten.

Bigarren zenbakia ahalik eta lasterren, maiatzean, ager zedin, Ibinagabeitiak dirua bidali zien Caracasetik eta 1963ko udazkena bitartean sei zenbaki kaleratu zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo