GARA > Idatzia > Kultura

AURKEZPEN BIRA

Lisabö otsaileko «Mondo Sonoro» eta «Rockdelux» aldizkari azaletan

Durangoko Azokarako argitaratu zuen Lisabö taldeak «Animalia lotsatuen putzua» diskoa eta «Mondosonoro» eta «Rockdelux» musika aldizkariek otsaileko azala eskaini diote. Bihar ekingo diote kontzertu birari Gasteizko Jimmy Jazzen. Hilaren 16an Donostian izango dira eta 25ean Bilbon. Biniloa ere hilaren bukaeran argitaratzea espero dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo