«BIZKAIKO KOPLAK»
Kepa Junkera eta Xabier Amuriza, Arriaga antzokian
Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak «Bizkaiko Koplak» ikuskizuna eskainiko dute gaur 20.00etan, Bilboko Arriaga Antzokiko Foyer-ean, «Literatura eta musika euskaraz» zikloan. Iñigo Olazabalen perkusioa izango dute lagun. Gehienean, XIX. mendean zehar sortutako koplak abestuko dituzte, baina baita XX. mendearen hasiera ingurukoak ere.