ZINE DOKUMENTAL ETA FILM LABURREN ZINEMALDIA
Zinebiren 54. ediziora lanak aurkezteko epea zabalik dago abuztuaren 15era arte
Zinebi Bilboko zine dokumental eta film laburren nazioarteko zinemaldiaren 54. edizioa martxan dago jada, eta abuztuaren 15era arte egongo da zabalik parte hartu nahi duten fikziozko eta animaziozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea, www.zinebi.com webgunearen bidez. Aurtengo edizioa azaroaren 16tik 23ra izango da, antolakuntzak jakinarazi duenez. Lehiaketara aurkeztuko diren lanek 45 minutuko iraupena izan behar dute gehienez ere. Gainera, atzerritik heltzen diren proiektuek 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izan behar dute.