GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Elorri Arin Elizagoien | Naia eta Audreyren laguna

Gure historiaren orri bat!

500 urte, Nafarroako Erresuma militarki konkistatua izan zela. Hainbat gudak garbiki erakutsi digute gure burujabetza berreskuratzeko grina erakutsi genuela, hala nola Noaineko edota Amaiurreko gudak. Nafarroako Erresuma euskaldunak inbasio bortitza bizi izan du. Gure historiak gaur egun arte agerian uzten digu nolako estrategia martxan jarria izan den konkista horrek asimilazio tresna desberdinen bitartez aktualitatean irauteko.

Gure historia gure aberriaren sustrai bat da, hizkuntza edota kultura bezala. Gazteoi euskaldun nortasuna dugulako erasotzen digute. Naia eta Audrey aizpek ez dute 1512. urteko inbasioa bizi, baina bai frantses Estatuaren kolonizazio errepresiboa. Atzo gertatutakoa gure historiaren orri bat da eta hurrengo belaunaldiek jakin beharko dute.

Emazteak beti izan dira historiaren mezulariak, gurean gaur gogorki gure historiaren protagonistak bilakatu dira. Azken urteotan, gazteok hainbat eraso jasaten ditugu, gu garelako gure geroa liburuetan idatziko dugunak. Euskaldun gazte izatea krimen bat ote da? Gure herri aske baten alde borrokatzea delitu bat ote da? Euskal Herriak merezi duen burujabetza nahi dugulako zigortzen gaituzue? Senpereko bi Nafar Erresumako kideen oihuak entzun ditut goizean: «Ei gazte, jalgi hadi plazara, herrira!»; «Euskal gazteria mugitu, borrokatu eta garaitu!».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo