GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Biarritzek arazo handietan dabilen Perpinya taldeari egingo dio bisita

Azken urte hauetako sailkapenei begiratua emanez gero, sinesgaitza egiten da Biarritz eta Perpinya egun dauden lekuan ikustea. Beti tituluen lehian aurrean ibili izan dira, baina hauxe da egungo egoera, biak zuloan daude. Zuri-gorriek kataluniarrei 20.45etik aurrera egingo diete bisita. Laguisquetek zuzentzen dituen mutilek garaipena lortzen badute, jaitsiera postuetatik irtengo dira eta kataluniarrak sakonago sartuko dituzte zuloan. Galtzen badute, berriz, helburua ihes egiten hasiko zaie. Gaurkoak final kutsua duela esatea ez da gehiegizkoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo