KONTZERTUA
The Rockin' Johnny Band blues talde estatubatuarra Leioan izango da gaur
The Rockin' Johnny Band blues talde estatubatuarrak kontzertua eskainiko du gaur gauean, 22.00etatik aurrera, Kultur Leioa aretoko Ambiguan. Sarrerak 6 euroan izango dira, Leioako Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez.
Rockin' Johnny gitarra-jotzailea biran dabil berriz ere, hamar urte baino gehiago kontzerturik eman gabe egon ondoren. Musikari hau Delmark etxeko gitarra-jotzailea da, azken 50 urteetan Chicagoko bluesak izan duen diskoetxerik esanguratsuenekoa, hain zuzen.
Gitarrista estatubatuarrak, Tail Dragger, Sam Lay -Howlin Wolfen bateria-jotzaile mitikoa-, Jimmy Burns edo Jimmie Lee Robinson artista esanguratsuekin batera jo izan du. Gaur egun, AEBetako blues gitarrista onentzat dute, eta bera da West Side Chicago Blues delakoaren egungo erregea.
Berarekin izango dira Pablo Barez (bateria), Quique Gomez (harmonika) eta David Salvador (baxua).