Guggenheimek eta BBK-k hitzarmena berritu dute
GARA | BILBO
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Batzorde Betearazlearen buru Jose Luis Bilbaok eta BBK Fundazioaren presidente Mario Fernandezek lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, finantza-erakundeak museoaren babesle estrategikoa izaten jarrai dezan. Horrela, finantza-erakundeak 750.000 euro emango dizkio museoari, bere proiektu orokorrak zein bi fundazioen arteko proiektu jakin batzuk aurrera eramateko. Bilbaoren hitzetan, sinatutako hitzarmenak «azpimarratu egiten du publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzak duen garrantzia Bizkaian proiektu arrakastatsuak garatzeko».