GARA > Idatzia > Kultura

«Udaberri arabiarrak» hobeki ezagutzeko izen bereko zikloa antolatu dute Donostian

GARA | DONOSTIA

Magrebeko eta Ekialde Hurbileko iraultzek eztanda egin zutenetik urtebete joan da. Sugarra Tunisian piztu eta herri askotara zabalduz joan zen: Egipto, Siria, Libia... Donostiako Udaleko Lankidetza Atalak herri horien guztien errealitatera hurbildu nahi du, eta horretarako, urte osoan zehar gatazka horiek bertatik bertara ezagutu eta bizi izan zuten pertsonak ekarriko ditu Donostiara.

«Udaberri arabiarrak» zikloak Libia izango du abiapuntu eta «Misrata Vencer o Morir» dokumentala eta «Misrata Calling» liburua aurkezteko Alberto Arce izango da Donostian.

Arce freelance kazetaria da. Argentinan, Bolivian, Palestinan, Libanon, Iraken eta Libian lan egin du eta sari ugari jaso ditu; besteak beste: Gazatik egindako kronikengatik Europako Anna Lindh saria eta «To Shoot An Elephant» filmagatik zuzendaritza onenagatik hainbat sari, besteak beste.

Saioa bihar izango da Antzoki Zaharrean 19.00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo