
�Udaberri arabiarrak� hobeki ezagutzeko izen bereko zikloa antolatu dute Donostian
GARA | DONOSTIA
Magrebeko eta Ekialde Hurbileko iraultzek eztanda egin zutenetik urtebete joan da. Sugarra Tunisian piztu eta herri askotara zabalduz joan zen: Egipto, Siria, Libia... Donostiako Udaleko Lankidetza Atalak herri horien guztien errealitatera hurbildu nahi du, eta horretarako, urte osoan zehar gatazka horiek bertatik bertara ezagutu eta bizi izan zuten pertsonak ekarriko ditu Donostiara.
�Udaberri arabiarrak� zikloak Libia izango du abiapuntu eta �Misrata Vencer o Morir� dokumentala eta �Misrata Calling� liburua aurkezteko Alberto Arce izango da Donostian.
Arce freelance kazetaria da. Argentinan, Bolivian, Palestinan, Libanon, Iraken eta Libian lan egin du eta sari ugari jaso ditu; besteak beste: Gazatik egindako kronikengatik Europako Anna Lindh saria eta �To Shoot An Elephant� filmagatik zuzendaritza onenagatik hainbat sari, besteak beste.
Saioa bihar izango da Antzoki Zaharrean 19.00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da.