Andoni Mujika | Arizmendi Ikastolako lehendakaria
Arizmendi Ikastolatik, eskerrak
Joan den otsailaren 24an Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolaren alde hiru herrietan antolatu genuen ekimena arrakas- tatsua izan zen benetan. Dirutan, 12.000 euro inguru bildu dira Ibaialdekoen alde. Kopuru garrantzitsua da, baina ez da hori ekimen honek utzi duen emaitza bakarra.
Ikastolen Elkarteak egindako deiari erantzunez jarri genuen martxan Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez? ekimena. Eta horri esker diru-bilketa bera baino garrantzitsuagoa den zerbait lortu du hiru herriotan:
Ikastolako ikasle-irakasle-langile-gurasoak ilusio handiz elkarlanean aritzea.
Hiru ekitaldiak antolatzeko herrietako eragileekin batera indarrak metatzea.
Lodosa-Sartaguda aldetik etorri ziren 110 lagunei bizitzen ari diren zailtasun eta oztopoen aurrean berotasun eta indar apur bat ematea.
Eta hori gutxi balitz, dei honi erantzunez hiru plazak herritarrez betetzea.
Izugarria da lortu duguna! Elkarlana, herrigintza, elkartasuna... Zer da, bada, Ikastola, hau ez bada?
Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekimen honetan aritu zareten guzti-guztioi. Eskerrak Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoria- tzako eragileoi. Eskerrak, hiru herriotako plazetan bildu zineten herritar guztioi. Eta eskerrik asko, azkenik, Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolari berari ere gure Ikastolari berari zentzua ematen laguntzeagatik.
Aurrerantzean ere, batzuk zein besteak, bidelagun izango zaituztegulakoan, hurrengora arte!