GARA > Idatzia > Euskal Herria

EHUk Zaballako espetxeko presoentzako hitzaldi zikloa antolatu du

GARA | GASTEIZ

EHU-UPV unibertsitateak eta Zaballako espetxeak, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordearekin batera (Sidalava), unibertsitate hitzaldien III. zikloa aurkeztu zuten atzo, Zaballako espetxean egitekoa dena, preso dauden pertsonei begira.

Horrela, bi hilerik behin hitzaldiak egingo dituzte, «bakoitza kolektibo zehatz batentzat zuzendutako egongo delarik», Unibertsitateak aditzera eman zuenez.

Unibertsitateko irakasleek espetxeko irakasleen eta Sidalava Batzordeko kideen laguntza izango dute. Batzorde horrek aurkeztuko ditu alor ezberdinetako hitzaldiak, hala nola: krisiaren eta bazterkeria handiagoren arteko lotura, osasuna zaintzea, bortxazko lanak egitera zigortzea XIX. mendean, Historia, irakaskuntza, edo komikien mundua, besteen artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo