Ritxi AIZPURU Musika argitaratzailea
Musikaren zuzenekoak
Musikaren doakotasunak berriro piztuko du sua eta bat baino gehiago erreko dute haren garrek. Asko hitz egin da artista eta musika sortzaileen eskubideak ezin direla urratu. Musikariek ere bizitzeko ogia jaten dutela, haien diskoak kopiatu eta trukatzea sarean ez dela errenta, eta baten bat aberastu bada doako musikarekin, trukaketarako erabili ohi diren fitxategien (P2P eta BitTorrent bidezko sareak) jabe erraldoi horiek izan direla. Horrelako zerbitzuak eskaintzen zituzten webgune garrantzitsu batzuk itxi egin dituzte, eta erabiltzaile asko ongi izorratu. Musika fitxategiak ezin direla partekatu eta hori egiten duenak pirateria egotzita aurrean izango dituela estatuen legeak.
Honen azpian badago estabaida filosofikoa, laburtzeko: copyright edo copyleft. Baina orain zuzenean jotzen den musikari ailegatu zaio antzeko hika-mika. Hainbat promotorek eskatu baino exigitzen ari dira nahikoa dela zuzeneko musikaren doakotasunaz eta diru publikoarekin ezin direla k eskatu baino exigitzen ari dira nahikoa dela zuzeneko musikaren doakotasunaz eta diru publikoarekin ezin direla doako kontzertuak eskaini. Gatazka honetan zuzenekoen bi kudeaketa daude, bi eredu desberdin. Euskal Herrietako jaietan antolatu izan diren ekitaldiak doakoak izan dira. Uda partean hemengo musika talderik ospetsuenak doan ikusteko parada dago. Baina aretoek ere badute euren ordaindupeko programazioa (batzutan diru publikoarekin lagundutakoa gainera). Erresuma Batuan zuzenekoen doakotasunik ez dago. Zer nolako jaiak ikusiko ditugu hurrengo urteetan krisak jota dauden udalen poltsikoak kontuan hartuta? Doakoek segituko dute, ziur.