GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Egutegi korapilatsua

Udako agenda, atzelarientzat eta negukoa, aurrelarientzat

Merino I.ak azken hamaika egunetan zortzi partida jokatu ditu eta Asier Olaizolak, hiru, bi hilabetean.

p045_f01_097x156.jpg

Jon ORMAZABAL

«Entrenatzeaz aspertuta nago, eskuak oso ongi dauzkat, baina oso partida gutxi ditugu. Atzelari probatu beharko dut, aukera gehiago dagoela ematen du-eta», esan zion berriki txapelketetatik kanpo geratu den pilotari batek lagun bati, Tolosako Beotibarko aldagelaren atarian bere partida hasteko zain zegoela. Arrazoirik ez zitzaion falta, lehiaketan sartuta ez dauden pilotarien artean, sekulako aldeak baitaude aurrelari eta atzelarien artean, jokatutako partidei dagokienez bederen.

Gainerako sektoreetara bezala, krisi ekonomikoa pilota mundura ere iritsi da. Enpresek euren koadroak nabarmen murriztu dituzte eta ondorioak nabarmenak izaten ari dira. Hala, neguan ohikoagoak diren eskuko lesioek baldintzatuta, Asegarceko eta Aspeko arduradunei kostata ari dira jaialdiak osatzen. Labriten esaterako, asteak dira hiru partidako jaialdiak antolatu beharrean bikoak egiten dituztela; Tolosako inauterietan enpresa bakoitzak lau eta erdiko partida bat jarri behar izan zuen jaialdia osatzeko; Ibai Zabalak Asperekin jokatu zuen igandean...

Alde nabarmenak

Plantillen berregituraketa hauek, ordea, ez diete berdin eragin aurrelariei eta atzelariei, batez ere txapelketetatik kanpo geratu direnei. Izan ere, Promozio Txapelketan izaten ari diren aldaketak tarteko, atzelari batzuei lana pilatzen ari zaien bitartean, aurrelari batzuek lanak dituzte partida bat jokatzeko.

Beti esan izan da uda dela pilotariek partida gehien izaten dituzten urte sasoia, baina eguraldia horren aldakorra den garai hauetan, ez da guztiz egia, pilotari batzuen kopuruei erreparatuta.

Beste muturrean Miguel Merino dugu. Urteko lehen bi hilabeteetan, Villar de Torreko atzelariak 15 partida jokatu ditu, zazpi urtarrilean eta zortzi otsailean. Azken hamaika egunetan apenas izan du atsedenik; zortzi partida jokatu ditu eta datorren asteburuan ere beste bitan dago iragarrita, larunbatean Arrutiren lekua hartuko du Zornotzan eta igandean Adarragako jaialdia irekiko du errioxarrak.

Zifra horren esanguratsuak lortu gabe, are harrigarriagoa da Ibai Zabalaren kasua. Izan ere, bere eskuin eskuko bi hatzetan izandako ebakuntzaren ondorioz hiru hilabetean pilotalekuetatik kanpo egon ostean, partidak pilatu egin zaizkio berriztarrari. Argotek min hartu zuela-eta, espero baino lau egun lehenago egin behar izan zuen debuta Altsasun, otsailaren 17an, eta ordutik hona, hamaika egunean lau partida jokatu behar izan ditu.

Zer esanik ez, azken bi asteetan min hartuta egon den Iñaki Otxandorenaz, -8 partida jokatu ditu 2012an-; Promozio Txapelketaren laugarren jardunaldian, bi partida jokatu zituen 24 orduan, Argote eta Izaren ordezko gisa.

Txanponaren beste aldean aurrelariak daude. Inolako arazo fisikorik izan gabe, Asier Olaizolak hiru partida baino ez ditu jokatu aurten -horietako bi aurreko astean-, Saralegik, bost, eta eskuko minekin dabilen Olaetxeak, bi. Asperen kasuan, Mikel Idoatek sei jokatu ditu bi hilabetean eta Julen Retegik, zazpi.

Atzelariak

Ebakuntzatik osatu berritan, Ibai Zabalak lau partida jokatu ditu hamaika egunean eta Otxandorena Promozio Txapelketako laugarren jardunaldian bi partidetan aritu zen ordezko gisa.

aurrelariak

Mikel Idoate eta Julen Retegiren mailako bi aurrelarik ez dute astean partida bat ere jokatzerik izan 2012an. Txantrearrak sei partida jokatu ditu bi hilabetean eta iruindarrak, bat gehiago.

Ladis Galarza renueva por tres años

Aspe y Ladis Galarza firmaron ayer la renovación del zaguero de Baraibar por tres temporadas más, con lo que el pelotari navarro completará seis años en profesionales. En declaraciones recogidas por la web de su empresa, el joven zaguero se mostró muy satisfecho por el acuerdo logrado y por la «confianza que ha depositado la empresa en mí».

Ladis Galarza, que está atravesando por problemas en sus manos y que no podrá jugar tampoco este fin de semana en el Promoción -será sustituido por Kepa Peñagarikano-, quiere seguir afianzándose en el campo profesional. «Mi objetivo pasa por mejorar mi juego y poder aspirar algún día a estar entre los primeros zagueros de la empresa».

Tras una época en la que Aspe dio de baja a pelotaris como Fernando Goñi y Peio Martínez de Eulate, parece que la promotora eibartarra está comenzando a estabilizar su cuadro de pelotaris, en el que actualmente cuenta con 26 profesionales. Al margen de Ladis Galarza, recientemente, Zubieta, Barriola y Apezetxea han llegado a acuerdos con Aspe para prorrogar sus contratos. J.O

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo