GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Hur Gorostiaga 2012/3/2

Kanpora!

berria

(...) Sarkozyren agintaldian ez da sekula aipatu frantses hedabideetan hainbeste Euskal Herria, ez eta joan den urrian ETAk jarduera amaitutzat jo duela adierazi zuenean ere. Euskal Independentistak eta «lurralde elkargo baten aldekoak» aipatu zituen nagusiki arratsalde osoan France Info albiste irrati kateak, iskanbilen errudun. Independentistak ere aipatu zituzten etengabe frantses telebistek. Frantziar klase politiko osoak erreakzionatu zuen bultzakada eta oihu batzuen kontura.

Liskarren aipamenetarik haratago, aldiz, hitz guti. Euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko hitzak, desiragarri eta posible dela erranez, euskal hedabideek eta espainolek baizik ez zituzten entzun, frantses hedabideak aldiz, elkor eta mutu gelditu ziren beti bezala. Hautetsien gehiengoa euskal instituzio baten alde baldin badago eta hala direla iruditzen zaiola erranik, bera ez dela oztopo izanen ere adierazi zuen, Eliseorako berriz hautagai denak. Frantses hedabideek hori ere isildu zuten, baina tokiko eskuineko hautetsiek, Michele Alliot-Marie buru, jada ez dute gehiago lepoa kateaz loturik, herritarren nahia aitzinarazi nahi badute... nahia baldin badute...

Ez dakit François Hollandek kanpainaren barruan Euskal Herritik itzuli bat egiteko asmorik zuenez, baina orain apustu, agertuko dela! Eta gai zerrenda finkatua du : euskal gatazka, Ipar Euskal Herrirako berezko instituzioa eta euskararen ofizialtasuna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo