GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14 Paris

Defentsako puntua batu arren, Aviron berriro ere jaitsierako postura eroriko da

p049_f02_453x043.jpg

RACING METRO 22

AVIRON 21

J.L.

Aviron jaitsierako postura eroriko da berriro ere, baina zuri-urdinek itxura ona eman zuten atzo Parisen, oso talde on baten aurka, eta defentsako puntua ere eskuratu zuten. Puntu horrek, gainera, amaieran ikaragarri balio dezake.

Norgehiagoka polita jokatu zen atzo Parisen, bi taldeek itxura ona eskaini baitzuten. Oreka izan zen markagailuan, nahiz eta erasoan euskaldunei asko kostatu zitzaien entsegu marrara heltzea, eta amaieran, gainera, ezin izan zuten entsegu bakar bat ere egin. Atzokoan Potgieter izan zen zuri-urdinen protagonista nagusia, guztira zazpi zigor-kolpe gauzatu baitzituen, eta berak egin zituen euskaldunen partidako puntu guztiak, eta neurketako jokalaririk onena ere izan zen.

Amaieran tristura zuri-urdinen artean, bazekitelako zer gertatu zen, baina oraindik Liga geratzen da, beheko taldeak elkarren aurka ere jokatu beharko dute, eta baionarrak gorantz datozela oso nabarmen geratu zen atzo jokatu zuten partidan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo