GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Lehendakariaren bide orriak euskal gizartearen apustuari begiratu beharko lioke

Patxi Lopez lehendakariak garai berriaren gaineko «oinarrizko» bide orria aurkeztuko du etzi Gasteizko Parlamentuan. Lakuako eledun Idoia Mendiak atzo esan zuenez, lehendakariaren ekimena abiapuntua da, eta proposamen irekiak eskainiko ditu. Alderdi Popularreko EAEko buru Antonio Basagoitik, bestalde, Lopezi -eta EAJri- eskatu zion euskal presoen auzia, besteak beste, agendatik kentzeko. Ikusteko dago Lopezen proposamena lehendakari batengandik espero izatekoak diren ekimenen mailara iristen den; orain arte erakutsitakoa ikusita, gehiegizkoa ematen du PPren ohartarazpenak. Alderdi horrek edo UPyDk marra gorritzat jotzen dituztenak euskal gizartean errotuta dauden konbentzimendua eta apustua dira, alegia, normalizazio politikoa, bakea eta bizikidetza lortzeko alde guztietako urratsak; eragile guztien arteko akordioak, inor baztertu gabe, denek jasandako sufrimendua aitortuz -aurrerantzean inork jasan ez dezan baldintzak ezartzetik hasita- eta etekin politiko partikularrak baztertuz. Hartarako, lehendakariak ez luke erreferentzia txarra Aieteko Adierazpena. Hori gainditu ezineko marra baldin bada, nekez egin ahalko da agertoki demokratiko baterako bidea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo