GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iñaki Bengoa absolbitu egin dute, espetxean urte eta erdi igaro ostean

GARA | BILBO

Iñaki Bengoa Indautxuko preso politikoa kargurik gabe libre utzi zuten atzo, eta Alcala-Mecoko espetxetik Bilbora bueltatuko da, urte eta erdi kartzelan eman eta gero.

Iñaki Bengoa Blanki aurreko astean epaitu zuten Madrileko Auzitegi Nazionalean, 2002ko otsailaren 28an izandako gertaera bategatik. Atzo kargurik gabe utziko zutela jakitera eman zuten, eta gau partean aske atera zen Alcala-Mecotik.

Bilboko Buia auzoan autobus bat erre izana egotzi zioten Bengoari, eta 2010eko azaroaren 10ean espetxeratu zuten. Ustez berarekin batera kale erasoan parte hartu zuten beste hiru bilbotar ere kondenatu zituzten prozesu berean, baina jada kalean daude.

Bilboko Arriagan, bestalde, 100 lagun bildu ziren atzo presoen alde.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo