GARA > Idatzia > Mundua

Sirian «korridore humanitarioak» irekitzeko eskatu du Ankarak

Recep Tayyip Erdogan lehen ministro turkiarrak «korridore humanitarioak» berehala irekitzeko eskatu dio Siriako Gobernuari, azken asteetako erasoek eragindako biktima zibilei laguntza emateko. Bien bitartean, Siriako Armadak bonbardaketak areagotu ditu, iheslari ugarik zeharkatzen duten Libanoko mugan zein matxinatuen gotorlekuen aurka.

p021_f01_199x124.jpg

GARA | ANKARA

«Laguntza humanitarioa eramateko korridoreak berehala ireki behar dira Sirian», adierazi zuen Recep Tayyip Erdogan lehen ministro turkiarrak atzo Parlamentuan, bere alderdiko (AKP) diputatuen aurrean. Hala ere, Erdoganek ez zuen zehaztu korridore horiek Turkiatik abiatu behar diren.

Lehen ministroak, izenik eman gabe, Sirian gertatutako sarraskien aurrean herrialde batzuen «duda-mudak eta mututasuna» salatu zituen. Bere ustez, jarrera horrek adore ematen dio Siriako erregimenari oposizioaren aurka gero eta bortizkiago erasotzeko.

«Geuk, Turkiak, tinko jarraituko dugu Siriako sarraskiak munduko agendan jarraitzen duela behatzen», adierazi zuen lehen ministroak. Gainera, hilabete honetan Turkiak, Istanbulen, «Siriaren lagunen» bigarren biltzarra hartuko duela gogorarazi zuen.

«Oposizioko jendea agurtu nahi dut, ohorezko erresistentzia ausartagatik. Siriako herria ez da sekula bakarrik egongo, Turkia beti ondoan egongo da-eta», gaineratu zuen.

Oposizioko taldeen arabera, 11.231 siriarrek Turkiara jo dute babes bila, iazko martxoan matxinada hasi ostean. AFAD larrialdi egoeretarako erakundeko arduradunek adierazi zutenez, zifra hori gero eta handiagoa da. Hatayko esparruetan sartu dituzte. Alderdi horretan desertoreek osatu duten Siriako Armada Libreak ere baseak ditu.

Bestalde, Siriako erregimenak matxinatuen aurkako erasoak gogortu zituen atzo, hegoaldean eta Libanoko mugan. Bertatik errefuxiatu ugari igarotzen dira ihesi. Armadak zubi bat bonbardatu eta erabat hondatu zuen, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi zuenez. Zubiak Orontes ibaia zeharkatzen du Rable hirian. Ia 2.000 errefuxiatuk Libanora ihes egin dute iragan asteburuaz geroztik, Errefuxiatuentzako Goi Komisariotzaren esanetan. Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, dagoeneko 7.058 pertsona sartu dira Libanon.

Bestalde, Hrak hiria -Deraa probintzian- hartu zuen Armadak, tanke eta soldadu ugarirekin. «Leherketak eta tiroketak entzun dira», jakinarazi zuen erakundeak. «Haman ere tankeek Tibet al-Imam hiria setiatu dute», gaineratu zuen. Homsen hilabete batez bonbardatu ondoren, Bab Amro auzoa hartu zuenetik, Armadak matxinatuen gainerako gotorlekuetan gogortu dituzte erasoak.

Matxinatuen gotorlekuak

Rastan, Homsetik 20 kilometrora, jazo da eraso horietako bat. «Rastanen gertatzen ari dena Bab Amron gertatu izan dena bezalakoa da: setioa eta artilleria eta kohete jaurtiketak, azkeneko erasoaren aurretik», azaldu zuen Homsen Hadi Abdala aktibistak. «Siriako Armada Libreko borrokalariek ez dute erraz amore emango inork ez duelako nahi beste Bab Amro bat».

Bitartean, Bab Amron, Nazioarteko Gurutze Gorriak bosgarren egunez laguntza konboi bat sartzea negoziatu zuen.

Bestalde, Bashar al Assad presidentea «erreforma politikoak aurrera eramateko eta terrorismoari aurre egiteko prest» azaldu zen nazioarteko presioaren aurrean.

AEBak berriro saiatuko dira Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan Siriari buruzko erabakia aurrera ateratzen. Indarkeria bertan behera uzteko eta Al Assaden erregimenak egindako giza eskubide urraketak gaitzesten ditu testu berriak.

Hospitales convertidos en centros de tortura

Algunos hospitales sirios se han convertido en centros de tortura de los heridos en las protestas contra el régimen de Bachar al Asad, aseguró ayer el Alto Comisionado para los Derechos Humanos de Naciones Unidas. «En varios casos las misiones de investigación de la ONU han podido comprobar que los hospitales se han convertido, de hecho, en centros de tortura de los heridos en los disturbios», afirmó Rupert Colville, portavoz del Alto Comisionado, Asimismo, confirmó que las autoridades exigen al personal sanitario «no tratar, no curar» a los heridos que llegan al hospital y que han participado en las protestas. «De hecho, piden a los que trabajan en las ambulancias que lleven directamente a los heridos a las casernas o a los centros de detención, en lugar de a los hospitales». Colville afirmó que se ha comprobado la complicidad de algunos médicos en los procesos de represión en los hospitales. Por otro lado, al menos 13 personas, pertenecientes a dos familias, murieron degolladas por las fuerzas de seguridad sirias y los shabiha en el castigado barrio de Bab Amro, en Homs, según un grupo opositor, que elevó a 35 los muertos ayer por la represión. GARA

kofi annan

Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko mezularia Arabiar Ligako buruekin elkartuko da gaur Kairon, eta larunbatean Damaskora iritsiko da. «Erasoak bertan behera gelditzea, laguntza humanitarioa bideratzea eta siriarrekin irtenbide baketsua bilatzea» izango ditu helburu.

Obama y los militares de EEUU creen un error atacar a Siria

El presidente de EEUU, Barack Obama, afirmó que atacar a Siria unilateralmente, como piden algunos líderes republicanos, sería «un error»y recordó la falta de unidad de la comunidad internacional contra Al Assad. El comdandate para Oriente Medio y Asia Central, general James Mattis, coincidió en que una intervención militar o una ayuda a los insurgentes sería «extremadamente delicada» de llevar a cabo por las capacidades de armamento de Damasco. A su juicio, se entrevé la posibilidad de una guerra civil, aunque la oposición tiene difícil derrocar al régimen sin ayuda exterior. Por su parte, el embajador británico en Siria, Simon Collis, estimó que el Gobierno podría caer antes de fin de año o antes. «Es posible que haya un suceso que cause un colapso muy rápido», aseguró. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo