GARA > Idatzia > Kultura

DOKUMENTALA

«What about Columbus», batera Indian, Perun eta Euskal Herrian

«What about Columbus» dokumentalaren estreinaldia izango da datorren larunbatean aldi berean Limako Ventana Indiscreta aretoan (Peru), Bilboko Alondegiko Golem zinema-aretoetan eta Puneko Filmoteka Nazionalean (India). Dokumentalaren gidoigile eta arduradun nagusi Lander Camarero bilbotarrak jakinarazi zuenez, lana fikzioari buruzko dokumental bat da. Horretan, kultura desberdinetako hiru zinemagile taldek Antoine de Saint-Exuperyren «Printze txikia» egokitu dute. Dokumentalak hiru bertsioen desberdintasun narratiboak aztertu ditu eta bertsio hauetara iristeko zinemagileen sorkuntza prozesua erakusten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo