
JARDUNALDIAK
Amaia Zubiria eta Uxue Alberdi, Bilbo Zaharra Forumeko saio berrian
Amaia Zubiriak eta Uxue Alberdik ikuskizun berria antolatu dute Bilbo Zaharra Forum jardunaldietarako. Hain zuzen ere, Bizenta Mogelek (1782-1854) egin zituen bertsoetan oinarritu dira. Ikuskizuna lau ataletan banatuko dute: atalotan Bizenta Mogelen bertsoak izango dituzte oinarri, hau da, bertso-paperak -ohitura zaharrean egiten zen moduan-. Umorez eta bizi-bizi, Amaia Zubiriaren kantek eta Uxue Alberdiren bertsoek biribilduko dute saioa Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan.