GARA > Idatzia > Kultura

DISKOA

Kokein taldeak «Izan» disko berria sarean jarri du eskuragarri

Kokein taldeak laugarren estudioko lana, «Izan» autoekoizpena, euren webgunetik dohainik deskargatzeko moduan jarri du, eta «egindako lanak donazio bat merezi duela uste dutenek, izango dute zer aportatu taldearen webgunean», azaldu zuten. Aurrerago diskoa biniloan ere kaleratuko dute, bertan abesti bat gehiago erantsiz. «`Izan' disko gogorrago baten saiakera da, solidoagoa», aitortu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo