GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

NATIONAL

Avironek gero eta zailago dauka mailari eustea Orleansen aurka 0-2 galduta

Avironek gero eta zailago dauka National Mailan jarraitzea, herenegun gauean, etxean, Orleansen aurka 0-2 galdu ostean. Bere garaian atzeratutako partida zen, eta zuri-urdinek derrigorrean irabazi behar zuten mailan jarraitzeko aukerak izaten jarraitzeko. Lehen zatia amaitzeko hamar minutu falta zirela hartu zuten lehen gola. Bigarren zatian nagusi izan ziren, aukerak ere egin zituzten, baina neurketa amaitzeko hiru minutu falta zirenean bigarrena jaso zuten, eta akabo partida.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo