Euskaltzaindiak eta PPk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
A.A. | BILBO
PPren Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularrak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten atzo, besteren artean, «euskararen normalkuntzarako proiektuak garatzeko», azaldu zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Antonio Basagoitik adierazi zuen bere alderdiak ez diola «uko egingo euskara defendatzeko eta sustatzeko konpromisoari, nahiz eta batzuk ez dagozkigun etiketak jartzen saiatu». Bere esanetan, «euskara euskaldunon ondarea da, belaunaldiz belaunaldi igaroko den herentzia handia. Gure ardura zaintzea eta sustatzea da».
Hitzarmenaren ildo nagusiei dagokienez, erakunde biek elkarren esku jarriko dituzte ikerketarako interesgarriak izan daitezkeen lan argitaragabeak, hala nola tesiak, edo bestelako lanak. Bestalde, lankidetza politika bultzatuko dute ikastaroak eta sinposioak eginez.