ARTIUM
Tere Irastortza poetak Esther Ferreren lan bat aztertuko du
Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Tere Irastortza poetaren euskarazko hitzaldi batekin emango dio jarraipena datorren asteazkenean, hilaren 14an 19.30ean, Arterako Hitzak programari. Irastortzak Esther Ferreren «El autorretrato en el tiempo» aukeratu du, 1981 eta 1994 artean egindako argazki saila eta Artiumeko Bilduman dagoena. Arterako Hitzak programa literatura eta artea uztartzen saiatzen da euskarazko eta gaztelaniazko idazleen bitartez.