kazeta.info | Bixente Vrignon 2012/3/5
Lotsa
«Honte à ceux qui ont manifesté à côté des indépendantistes basques». Horiek dira Nicolas Sarkozy-ren hitzak (...).
Lotsa, beraz dio eskuineko hautagaia, eta zuzen apuntatzen du bere kontrako sozialistari. Bainan ur tantak bezala, lotsa horrek ziliportatu du hemengo mundu politikoa, deus ikusten ez duena kanpainarekin. Populuarekin topo egitea ez dute pretentsiorik bederen.
Sozialisten partez mota desberdinetako erreakzioneak izan dira. Hemengo hautetsi batzuk, Marie-Christine Aragon bezala, salatu dute bortizkeria poliziaren aldetik izan dela, eta hitzez, UMP-ko kargudun batzuen partez.
(...) Jean Grenet-ek salatu du gertatu dena erranez ez direla baionesak manifestazioan parte hartu dutenak, baizik eta anarkistak, barnekaldeko, eta hegoaldeko, ontsa ezagunak diren basko espainiol lanjeros horiek. Jakina da, pasione-rekin, egunero segitzen dute hurbiletik frantses lehendakaria hautatzeko kanpaina politikoa. Lotsatu da bere herriaz emana izan den irudiaz.
Nola euskara Iparraldean galdu den esplikatzeko, burumuinetan sarrarazi den lotsa, ainitzetan ematen da aintzinean. Sentimendu eta arma indartsua da lotsa, buruetan sarrarazten delarik. Baionako mobilizazioari buruz, lotsa senditu dutela diote ainitzek, beren irudia tatxatu delako azaltzen dute. (...)
Euskaldun izaiteagatik, ezkerrekoak izaiteagatik, independentista, euskara zalea izaiteagatik, eta hori aldarrikatzeagatik norbait lotsatua sendiaraztea, inposizione kezkagarri bat litake.
Bainan izan diren erreakzionetan ere, batzuk, frantses, euskaldun, ezker, edo ekologistak harro agertu dira gertatu denaz. Gertatu dena: hautagai bat populuaren erdian, eta manifestazioa nun aldarrikatzeko eta iritzi askatasuna libroki atera dira karrikara.