Idoia Arrillaga Agirre | Mutriku
Mutriku-Sasiola, zertarako?
Aspaldiko kontua ematen badu ere, Mutriku-Sasiola proiektuaren eztabaida bueltatu da. Orain dela gutxi Gipuzkoako Aldunditik errepideari ezetza eta baietza adierazteko modu eta hitz ezberdinak jaso ditugu, uneko egoera ekonomikoa dela eta. Badira ere «herriak nahi du», «mutrikuarrek eskatzen dutena» esaten dutenak, eta udaletxean ere horretaz aritu ziren.
Berdeak eta independenteak bezalako talde txiki batentzat azpiegitura hau ez da inolaz beharrezkoa eta denboraz kanpo gelditzen da, kontuan harturik Mutriku-Sasiola diseinatu zela portu berriaren hasierako asmoarekin batera.
«Dirurik ez dagoen sasoian» dike berria luzatzeko lizitazioa zabalik dagoenean -berriro ere dirutza ikaragarria uretara joan daitekeena-... Mutriku-Sasiola, zertarako?