GARA > Idatzia > Kultura

HITZARMENA

Lakuak eta Bordeleko Euskal Etxeak ituna sinatuko dute euskara sustatzeko

Lakuako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Bordeleko Euskal Etxeak ituna sinatuko dute bihar Bordelen eta inguruetan euskara bultzatzeko asmoz, arratsaldeko seietan Euskal Etxean bertan (Palais de l'Ombriere kalean). Ondoren, Lurdes Auzmendi, Lakuako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, bertako hainbat euskara ikaslerekin elkartuko da eta «Euskara munduan» hitzaldia ere emanen du. Auzmendik berak eta David Mujika Euskal Etxeko lehendakariak sinatuko dute hitzarmena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo