GARA > Idatzia > Kultura

LAGUNTZAILEAK LORTZEKO KANPAINA

«Karkara» Orioko eta Aiako orainkariak kanpaina hasi du laguntzaile bila

Egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko, finantziazio bide berriak bilatzeko premia du «Karkara» Orioko eta Aiako orainkariak. Bi udalekin hitzarmenak lortu nahi ditu, publizitate bide osagarriak landu eta laguntzaile gehiago lortu. Aldizkariaren azken zenbakian bertan abiatu du laguntzaileak lortzeko kanpaina, «Karkarak behar zaitu» leloarekin eta Julian Toquero diseinatzaile lasartearrak egindako irudiarekin. Helburua 500 laguntzaile izatera iristea dute eta horretarako orrialde batzuk banatu dituzte.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo