GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Kongresuaren ebazpenak ematen dio koltxoia burua lehengo lepotik duen espetxe-politikari

Fernandez Diaz Barne ministro espainiarrak Guardia Zibilaren kaserna berria inauguratu zuen atzo Soriako Burgo de Osman. Ekitaldian, euskal presoez barra-barra hitz egin zuen, Madrilgo Kongresuan duela aste batzuk onartutako ebazpenak orain arteko espetxe-politika berberari eusteko ematen dion abala edo koltxoia goratuz. Ebazpenaren alde bozkatu zuen EAJk zerbait esan beharko luke burua lehengo lepotik duen espetxe-politikari zilegitasuna emateko darabiltela, hain lotsagarri, ikusita. Edonola ere, orain arte egin ez badu, zaila da egingo duela pentsatzea. Ministroaren hitzetan, «Langraitzeko bidea» da legala eta Konstituzioaren espirituarekin bat datorren bide bakarra. Dilema planteatu zuen: dispertsioa ala banan-banan damutu, barkamenak eskatu, erantzukizun zibilak kitatu eta Justiziarekin kolaboratu. Hortaz, presoen Euskal Herriratzea ezta eskatu ere. «Langraitzeko bidea» ala ezer ez. Hartu ala utzi.

Guardia zibilen aurrean horrela hitz egitea gauza bat da, eta oso bestelakoa, posizio horri herri honen aurrean eustea. Ministroak, bide batez, ez lituzke Langraitzeko bidea delakoa hartu duten presoak horren baldar eta hitz kuarteleroekin erabili beharko defendaezina dena defendatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo