GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Mikel Jauregi Agirrezabala Benjaren lagunen izenean

Aupa Benja

Erreala ondo dabil, Athletic hobeto. Hala ere, ez da hori gutun hau idazteko arrazoia. Gaur zure lagunak bildu gara. Ez dugu negarrik egin, ordea. Zure oroitzapenak barra-barra etorri zaizkigu. Batzuk Eibarretik etorri dira, beste batzuk Deustutik. Trintxerako elkarrizketak izan dira, badakizu, inork ez gaituela hemendik aterako, gure arbasoak 36an egon ziren moduan gu ere hementxe izango garela, gorriak sustraietaraino....

Afalosteak luze jo du, badakizu, egoera politikoa, futbola, lana... hori bai, Benja, denok kaguendioska, nor baino nor ozenago, hau egin behar dela, bestea egin behar dela. Zure familiartekoak ere gonbidatuta egon dira, baina gerora jakin dugu ez dutela etortzerik izan, lana, bisitak, senideei sostengua eman. Are gehiago, oraindik ez digute utzi haiek herri honi emandako guztia itzultzen: bisitetan, maitasunean edo eguneroko bizitzan.

Eso si, amigo Benja, te digo que has sido la razón de nuestro encuentro, de los que compartieron contigo militancia, cárcel, calle o poteo sea cual fuese la relación que tenías por esa huella que dejaste, ya sea por tu compromiso, ya sea por tu sonrisa.

Te faltaban años de vida, el Estado te los robó, igual que a tantos vascos han intentado robarnos nuestra razón de ser desde hace bastante más que los últimos 50 años. No lo conseguirán, Nina; tú nos enseñaste cómo hacerlo con constancia y alegría.

Ez dago adiorik, egurre eta egurre baizik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo