Amaia Azkueren senitartekoen samina lekuko, hasi da epaiketa
Atzo hasi zen Donostiako Lurralde Auzitegian Amaia Azkueren, orain urtebete Azpeitian hil zuten emakumearen, hilketa argitzeko epaiketa. A.E., ustezko hiltzailea, ari dira epaitzen. Iazko abuztuan, adin nagusitasuna bete baino egun bat lehenago, erruduna zela aitortu zuen. Alta, aurtengo urtarrilean atzera egin eta errugabea zela esan zuen, hilketa ezezagun bati leporatuta. Aste osoan zehar izango dira epaiketako saioak, goiz eta arratsalde.
Jon ADAN | DONOSTIA
Atzo hasi zen Amaia Azkueren hilketa argitzeko epaiketa Donostiako Lurralde Auzitegian. Ustezko hiltzaileak, A.E. azpeitiarrak, deklaratu zuen goizean. Arratsaldean, berriz, kasuan parte hartu duten bi ertzainek deklaratu zuten. Fiskaltzaren eta Amaia Azkueren familiaren akusazioek hamar urteko kartzela zigorra eskatzen dute auzipetuarentzat -adingabeek bete dezaketen zigor handiena- eta beste bost urteko zaintzapeko askatasuna. Adingabeen legeari jarraituta egingo dute epaiketa, gazteari leporatzen dioten hilketa 17 urte zituenean gertatu baitzen. Aste osoan izango dira epaiketako saioak, goizez eta arratsaldez.
Amaia Azkueren gorpua iazko martxoaren 16an agertu zen, Azpeitiko Ibai-Eder urtegian, indarkeria zantzuekin. Ertzaintzak orduan eman zuen bertsioaren arabera, egun horretan, orain urtebete, Amaia Azkuek hiltzailea autoan hartu zuen Zarautzen, Azpeitira eramateko. Bidaian zehar auzipetuak kreditu txartela eta beste hainbat ondasun kendu zizkion, eta gero hil egin zuen buruan kolpe gogor bat emanda. Horren ondoren, gorpua Ibai-Eder urtegian utzi eta biktimaren autoa Loiolako aparkalekura eraman zuen.
Horiek horrela, 17 urteko A.E. auzipetua iazko abuztuaren 17an, hemezortzi urte -eta, hortaz, adin nagusitasuna- bete aurreko egunean, aitak lagunduta Fiskaltzara joan eta Amaia Azkue hil zuela aitortu zuen; hala, erruduntzat jo zuen bere burua. Gerora, aurtengo urtarrilean, bere kontrako frogak ugariak izan arren, atzera egin eta Amaia Azkue ez zuela berak hil aitortu zuen; beste pertsona batek egin zuela ziurtatu zuen bigarren azalpen horretan. Auziko iturriek Efe agentziari agertu diotenez, baieztapen horri eutsi zion atzo.
Amaia Azkue Adabaldetreku 39 urteko getariarra zen, jaiotzez oriotarra, eta bere eguneroko bizitza Zarautzen egiten zuen. Ezkonduta zegoen eta bi alabaren ama zen.
Familia, «oso saminduta»
Amaia Azkueren lagun eta senitartekoak goizean goiz abiatu ziren Donostiako Lurralde Auzitegira atzo. A.E. auzipetuaren hurbilekoak ere gerturatu ziren, bere anaia eta bere abokatu Joanes Labayen, besteren artean.
Horiek horrela, orain urtebete hil zuten Amaia Azkueren familiako kideak epaiketara «min eta sufrimendu handiarekin» bertaratu zirela aitortu zuen Miguel Castellsek, familia akusazio partikular gisa ordezkatzen duen abokatuak.
Goizeko saioaren ondoren, Castellsek Donostiako Lurralde Auzitegiaren kanpoaldean zeuden kazetariei egindako adierazpenetan, gogorarazi zuen aste honetan bertan Amaia Azkueren hilketaren urteurrena beteko dela; horregatik, senitartekoen «mina» eta «intimitatea» errespetatzeko eskatu zien kazetariei.
Castellsek ez zuen auzipetuaren deklarazioaren berri eman nahi izan, epaiketa magistratuak hala eskatuta ateak itxita egin baitzen. Abokatuak azaldu zuenez, adingabeak epaitzen dituztenean ematen dute eskubide hori. Hala ere, berak epaiketa publikoa izateko eskatu zuela esan zuen, bere esanetan, kazetariek informatzeko eskubidea dutelako eta «gizarteak gai honen inguruko interesa erakutsi duelako».
Joanes Labayen, A.E. auzipeituaren abokatuak, bestalde, epaituaren deklarazioaren inguruko adierazpenak egiteari uko egin zion.
Fiskaltzaren eta Amaia Azkueren familiaren akusazioek hamar urteko kartzela zigorra eskatzen dute eta beste bost urteko zaintzapeko askatasuna.
Fiskaltzaren eta Amaia Azkueren familiaren akusazioek hamar urteko kartzela zigorra -adingabeek bete dezaketen zigor handiena- eta beste bost urteko zaintzapeko askatasuna eskatzen dute A.E. auzipetuarentzat.
Mientras se desarrollaba la sesión matinal de la vista oral, una decena de amigos de Amaia Azkue de la localidad de Orio, de donde era natural la fallecida, permanecieron en el exterior del Palacio de Justicia de Donostia tras una pancarta en la que figuraba el lema «Justizia Amaiarentzat».
Sobre las 11.00, una veintena de mujeres de la Coordinadora Feminista de la comarca de Urola Kosta les tomó el relevo y se situaron en las escalinatas del edificio con otra pancarta en la que se leía «Amaia Azkue gogoan. Indarkeria sexistarik ez!». Durante esta concentración, la portavoz de la Coordinadora, Miren Aranguren, mostró su «solidaridad y apoyo» a los allegados de Azkue y consideró que su muerte responde a «un caso de violencia sexista» porque en este crimen «la violencia estructural machista ha tenido influencia directa». La Coordinadora Feminista de Urola Kosta ha convocado, además, concentraciones para este viernes en las principales localidades de la comarca.
Por su parte, la presidenta de las Juntas Generales de Gipuzkoa, Lohitzune Txarola, transmitió su respaldo a familiares y amigos, y mostró su esperanza de que «más temprano que tarde la Justicia haga justicia» y que «el crimen perpetrado contra Amaia tenga una respuesta contundente». Por otro lado, todos los grupos junteros aprobaron una declaración institucional rechazando el ataque sufrido por una mujer el domingo en el parque El Pinar de Irun. El Ayuntamiento de esta localidad guipuzcoana se pronunció en el mismo sentido y convocó para esta tarde, a las 19.00, una concentración en el lugar de los hechos. GARA