GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ordizia suntsitu zuen sutea oroituz hasiko da azokaren V. mendeurreneko egitaraua

p022_f01_2.jpg

GARA | DONOSTIA

Ordiziako Udalak hasiera emango dio bertako azokaren V. mendeurrena ospatzeko antolatu duen egitarauari. Herriaren bilakaera sozioekonomikoa baldintzatu duen gertakizuna da azoka, herriari berezko nortasuna eman dion asteroko hitzordua. Hori dela-eta, urteurren biribila ospatzeko herrian ekitaldi ugari izango dira urte osoan.

Hala, biharko egun berezia antolatu dute, eta 1512an Ordizia suntsitu zuen sutea oroituko dute. Ekitaldiak 10.00etan hasiko dira eta 20.00etan amaitu, plazan.

Martin Garitano ahaldun nagusia ere bertan izango da, bai baserritarrei egingo dieten harreran, bai plazan egingo dieten omenaldian.

Ipuin kalejira, herri bazkaria, haurrentzako jolasak eta erromeria ere izango dira festa egun berezi honetako osagaiak.

Bestetik, urtean zehar egingo diren ekintzei dagokienez, hilero, azken asteazkenetan, merkatariek beren produktuak kalera aterako dituzte.

Halaber, asteazkenero, uztailera arte, Ordiziako tabernariek «pintxo-pote» delakoa eskainiko dute, 1,50 euroren truke, 18.30etik 21.30era.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo