AHOZKO LITERATURA
Narrazioaren Eguna, Grimm anaien istorioak entzuteko zita
Ahozko Narrazioaren Nazioarteko Eguneko ipuinak Grimm anaien istorioak izango dira aurten, baita Antzuolan ere, Oihulari Klownek Grimm proiektuarekin bat egin duelako. Proiektu horren arabera, hilaren 20an, mundu osoan zehar Grimm anaien ipuinak kontatuko dira: bertsio eta hizkuntza desberdinetan, estilo eta adierazpen teknika desberdinak erabiliz eta bakarka zein taldeka. Hala, Torresoroan izango den ekitaldiak bi zati izango ditu: lehena 19.30ean familia guztiarentzako euskarazko ipuinak eskainiz, eta 20.00etan bigarrena, non helduentzako ipuinak entzungo diren.