GARA > Idatzia > Kultura

Mauleko Libürüaren Egüna da gaur, hemengo eta hango kulturen omenez

GARA | MAULE

Mauleko Herriko Etxeak, hainbat kultura eragilerekin elkarlanean, Libürüaren lehen Egüna antolatu du gaurko. «Hebenko eta hanko kültürak» gaiaren inguruan ospatuko da eta Jean Louis Davant idazle zuberotarra izanen du sustatzaile, edo egüzaita, zubereraz.

«Egün hau egiazko besta bat izanen da. Argitaletxeak, libürü dendak, libürü tratülanta baita idazleak ere erakusmahaien gibelean izanen dira beren libürüen erakusteko eta publikoarekin mintzatzeko», adierazi zuen ekimeneko antolakuntza taldeko Julie Bercetchek.

Irekiera ofiziala Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzainak eginen du. Zenbait liburuetan murgilduz euskal literaturan barna pasealdi bat proposatuko du. Parrokiako gelan izanen diren erakusmahaiekin batera beste hainbat ekintza ere izanen dira egun osoan; adibidez, esperantoari buruzko hitzaldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo