Hondarribiko anbulatorio berriak ez zuen anbulantzietarako sarbiderik
GARA | DONOSTIA
Hondarribiko Udalak onartu egin du Bilduk egindako proposamena, anbulatorio berrira anbulantziaz joan behar duten gaixoek nondik sartu izan dezaten. Izan ere, eraikina diseinatu zutenek ez baitzuten aurreikusi behar hori.
Irtenbidea Santa Maria Madalena elizaren aldetik anbulatorioak duen sarreraz baliatzea da. Hala, anbulantziaz joan behar duten gaixoek inolako eragozpenik ez dute izango eraikinera sartzeko; eta trafiko arazorik ez da sortuko.
Proposamenean, gainera, Bentan lau aparkaleku jartzea jasotzen da. Ibilgailu partikularretan anbulatoriora joan behar duten gaixoek soilik izango dute aparkaleku horiek erabiltzeko aukera.
Azkenik, Irungo errehabilitazio zerbitzua ekartzeak atzeratzea ekidingo du, hurrengo sei hilabeteetan, zerbitzua Itsas-Etxean izango baita.