GARA > Idatzia > Mundua

Gusmao eta Horta, bakoitza bere aldetik, Timorreko lehendakaritzarako lehian

Ekialdeko Timorren lehendakaritzarako hauteskundeak egiten ari dira, herrialdeak independentzia lortu zuenetik bigarrenak. Galdeketen arabera, bigarren itzulia egin beharko dute, egungo lehendakariaren eta Indar Armatuen zuzendari ohiaren arteko lehia estuagatik.
p026_f01-199x108.jpg

GARA |

Lehendakaritzarako hauteskundeen lehen itzulia egingo dute gaur Ekialdeko Timorren. Hauteskunde hauek independentzia lortu ondoren egingo dituzten bigarrenak dira, eta analisten arabera, herrialdearen egonkortasuna neurtzeko balioko dute.

Guztira hamabi hautagai aurkeztu dira lehen itzuli honetan eta ia biztanleen erdiak, 1.100.000 pertsonak, izango du botoa emateko aukera.

Galdeketen arabera, bigarren itzulia beharrezkoa izango da -apirilaren 14an-, eta Jose Ramos-Horta, egungo lehendakari eta Bakearen Nobel saridunaren eta Jose Maria Vasconcelos -Tuar Matan Ruak ezizenaz ezagutua- Indar Armatuen zuzendari ohiaren arteko lehian oinarrituko dira hauteskundeak.

Hala ere, bada irabazteko aukerak dituen beste hautagai bat ere, Francisco Guterres -Lu Olo ezizena duena-, 2002-2007 urte bitartean Parlamentuko lehendakari izan zena. Guterres Ekialdeko Timor Askearen Fronte Iraultzailea (Fretilin) alderdi ezkertiarreko buruzagi ospetsua da, gerrillari ohia.

Hiru hautagai hauek aski ezagunak dira, erbestetik edo oihanetik Indonesiaren okupazioaren aurka borrokatu zirelako.

Hauteskunde hauek aurrekoen -duela bost urte izandakoak- errepikapen bat izango zirela aurreikusten bazen ere, martxoaren hasieran, Xanana Gusmao lehen ministroak, bere alderdiaren -Ekialdeko Timor Berreraikitzeko Kontseilu Nazionala (CNRT)- babesa kendu zion egungo lehendakariari, eta Vasconcelosen hautagaitza babestu zuen publikoki, hauteskundeen norabidea nahastuz. Orain arte Gobernuan koalizioan agintzen zuten.

Gusmao, erresistentzia lubakietatik zuzendu duelako ezaguna, lehen lehendakaria izan zen Ekialdeko Timorrek independentzia lortzean.

Herrialdean izaten ari diren ustelkeria auziei, gazte banden arteko indarkeria kasuei eta batez ere gazteei eragiten dien langabeziari aurre egin beharko diete hautagaiek hauteskundeen ondoren.

Dena dela, nazio gazte honen etorkizunerako, gaurko hauteskundeen emaitzak baino, edota bigarren itzulia beharrezkoa izanez gero bertan lortutakoak baino garrantzitsuagoak izango dira legebiltzarrerako bozak, ekainerako deituta daudenak.

Portugalek Timor uhartea XVI. mendean kolonizatu zuen eta ekialdearen zati bat kontrolatu zuen 1975. urtean erretiratu zen arte. Orduan, Fretelin alderdiak alde bakarreko aldarrikapena eginez herrialdea independente izendatu zuen, azaroaren 28an.

Bederatzi egun geroago Indonesiak, Suharto jeneralaren zuzendaritzapean, lurraldea inbaditu, eta 1999ra arte bere egin zuen. Urte horretan Nazio Batuen Erakundearen babesarekin, erreferenduma egin, eta independentistek garaipena lortu zuten.

Hala ere, independentzia formala 2002ko maiatzaren 20an lortu zuten.

El oro negro salvación o condena de Timor

Timor Oriental, uno de los países más empobrecidos de Asia, ha basado todas sus esperanza de desarrollo en sus recursos de hidrocarburos, pero la apuesta parece ser arriesgada.

El presidente de la Comisión Nacional de Petróleo (ANP), Gualdino da Silva, anunció con orgullo que el fondo petrolero de Timor Oriental «alcanzó por primera vez los 10.000 millones de dólares», cantidad que proporcionaría 1.600 millones al estado, cubriendo el 90% de sus gastos. Esto convierte a la nación en «la economía mundial más dependiente de los hidrocarburos» según declaró recientemente el Fondo Monetario Internacional.

Charles Scheiner, de la ONG Hamutuk La'o (Vamos a caminar de la mano), dijo que hacer del petrolero y el gas la mayor parte de la economía del país «es un error» porque así no se crea empleo en un país en el que casi la mitad de la población vive por debajo del umbral internacional de pobreza y casi el 20% está desempleado.

Otros recursos que posee este país de 1.100.000 habitantes -donde el 80% vive de la agricultura- son la madera de sándalo y el café, pero apenas puede contar con estos. GARA

garrantzia

International Crisis Group erakundearen txosten baten arabera, «buruzagiek dituzten erronkei aurre egiteko behar duten konfiantza lortu ahal izateko» hauteskundeen arrakasta garrantzitsua izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo