Euskarazko irakaskuntza bermatzeko neurriak eskatu ditu Hiru Saretak
Seaska ikastolen elkartea, Biga Bai sare publiko elebiduna eta Euskal Haziak sare pribatu elebiduna biltzen dituen Hiru Sareta elkartearen izenean, euskarazko irakaskuntza garatzeko gaur egun baldintzak ez direla emanak salatu zuten, eta neurriak hartzeko eskatu zuten. Eskaera gutuna helarazi zioten Akademia Ikuskaritzari eta martxoaren 31ko manifestaldian parte hartzeko deia zabaldu zuten.
Ainize BUTRON | BAIONA
Baionako Akademia Ikuskaritzan elkartu ziren atzo Euskal Haziak sare elebidun pribatuko, Seaska ikastolen elkarteko eta Biga Bai sare elebidun publikoko lehendakariak. Hirurek osatzen duten Hiru Sareta elkartearen izenean, gutun baten bidez, euskarazko irakaskuntza ziurtatzeko bermeak eskatu zizkioten Hezkuntza Ministerioaren ordezkari den Ikuskaritzari.
Gutunean, izan ere, «euskarazko irakaskuntza sailean hartu behar litezkeen premiazko neurrien» inguruan egindako hausnarketa bateratua azaldu zioten.
Datorren martxoaren 31n izango den Deiadar manifestaldiaren bezperan egin zuten ekimena, eta gaur egun, euskara garatu ahal izateko «baldintzak» ez direla emanak salatu zuten.
«EEP Euskararen Erakunde Publikoak alderantziz esaten badu ere, gure irudiko, murgiltze eredua ama eskolan eskainia ez den heinean, euskararen garapenerako oreka oso ahula da», argitu zuten. Hari horretatik urratsak bizkortu behar direla nabarmendu zuten Akademia Ikuskaritzari helarazitako gutunean.
Frantses Hezkuntza Ministerioak gutxika-gutxika eraiki dena «desegin nahi» lukeela salatu zuten bertan, eta «egoera hauskor» hori ez dela euskararentzat onuragarria nabarmendu zuten.
«Hezkuntza sare desberdinen hobekuntza lortuko da, ikastetxe guztietan irakaskuntza elebidunaren eskaintza zabalduko delarik, murgiltze eredua hedatuko delarik, eta orduen parekotasuna segurtatuz bigarren mailetan ordu gehiago sartuz», gogorarazi zuten.
Halaber, ele biko eta murgiltze sareetan ama ikastolatik eskolatuak diren kolegio eta lizeoetako ikasleen ahaleginak ez direla baloratuak nabarmendu zuten. Egoera horri aurre egiteko, ikasle horien egiazko konpetentzien ziurtagiri bat plantan jartzeko eskatu zuten.
Horretaz gain, baxoa azterketan euskara beti ere penalizatua dela ohartarazi zioten hiru sareetako ordezkariek Ikuskaritzari. «Idatzizko arau desberdinek erakustera ematen dute tokiko hizkuntzen irakaskuntza irizpideak tokiko instantziekin hitzartu behar direla, ez litzateke zentzuzkoa azterketen baldintzak eta xehetasunak ber heinean ikustea?», galdetu zuten. «Zentzugabeko» egoera hori konpontzeko, dagokien agintariekin harremanetan jartzea eskatu zioten, berriz.
Azterketa zentroak okupatu
Deiadar manifestaldian, euskararen ofizialtasunarekin batera, baxoa azterketa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuko dute. Atzoko gutunean, Hiru Sareta elkarteak, aldarrikapen hori berretsi zion Ikuskaritzari. Seaskaren, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Errektoretzako zerbitzuen lanari esker, teknikoki, zuzenketak euskaraz egin ahal izateko arazorik ez dagoela gogorarazi zuten horrekin.
Paskal Indo Seaskako lehendakariak, ekaina bitartean Baxoa euskaraz egin ahal izateko baliabideak emanak ez balira, Ikastolen elkartearen baitan, protesta gisa, azterketa zentroak okupatzeko erabakia hartu dutela jakinarazi zuen.
Baiona acogerá el próximo 31 de marzo, sábado, la manifestación Deiadar impulsada por Kontseilua y Euskal Konfederazioa y respaldada por numerosos colectivos sociales y políticos del conjunto de Euskal Herria. En esta ocasión, el lema será «Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat».
La pluralidad de lenguas a la que se hace referencia es debida a que ese mismo día también se llevarán a cabo movilizaciones similares en Alsacia, Bretaña, Catalunya, Corsica y Occitania para reclamar que el Estado francés asuma en un texto legal la oficialidad de los respectivos idiomas y, de esa forma, cumpla con lo establecido en la Carta Europea de las Lenguas Minorizadas.
En el caso de la manifestación convocada en Tolosa (Toulousse) con el lema «Anem Òc! Per la lengua occitana!», el movimiento político Libertat! organizará su propio bloque tras el eslogan «Vivir y decidir en el país». Esta decisión parte de su crítica a «la horda de electos y de personalidades políticas» que suele sumarse a estas convocatorias, especialmente cuando se da un contexto electoral como el actual, pero que, como señala, luego no da pasos reales para conseguir que París abandone «sus posiciones jacobinas y centralistas».
Por ello, Libertat! anima a la ciudadanía a formar parte de su cortejo para reivindicar que «el pueblo occitano sea reconocido», «el reconocimiento de nuestra lengua y su promoción», y «el derecho de nuestros jóvenes a vivir y trabajar en su país y en su lengua». En definitiva, este movimiento considera que «hay que avanzar con propuestas sociales y con un proyecto político coherente». GARA
Datorren martxoaren 31ko manifestaldian «haur euskaldunen eskubideak errespetatuak» izan daitezen aldarrikatuko dutela jakinarazi diote Ikuskaritzari gutun baten bitartez.