BILBO ZAHARRA FORUM
80ko hamarkadako feminismoaz solasean
Bilbo Zaharra Forumek 80ko hamarkadako mugimendu feministaren inguruko jardunaldia egingo du gaur, 19.00etan Euskaltzaindian. Mugimendu honek izugarrizko garrantzia izan zuen Euskal Herrian. Horren adierazle dira Leioako unibertsitatean 1976an eta 1984an, 3.000 emakumetik gora bildu zituzten jardunaldiak. Feminismo hori anitza zen, eta aniztasun horren testigu ziren emakumeak izango dira mahai-inguruan, orduko giro eta bizipenak kontatzen eta egungo egoera aztertzen, Arantza Urkaregi, Koldo Mugika eta Amaia Montorio.