«Mintzalagun» taldeak Txingudin, euskara, frantses eta gaztelaniaz
GARA | IRUN
«¿Practicamos beste langue?» lelopean, Txingudiko badian mintzatzen diren hiru hizkuntzak praktikatzeko «mintzalagun» taldeak osatuko dituzte.
Gu Geu ekimenak, metodologia dinamiko baten bidez, euskararen, frantsesaren eta gaztelaniaren ikaskuntza sustatzen duen proiektua jarri du abian. Martxoaren 26an hasiko dira lehen taldeak.
Irun, Hondarribi eta Hendaiako udalerriak elkartzen dituen partzuergoak elkarte eta klubekin lankidetzan antolatu du egitasmoa. Mondragon Unibertsitateko Mugi Hadi, Hendaiako Amicale Laïque eta Irun Iruten taldeei esker garatuko da.
Taldeak jarduera ezberdinak egiteko batuko dira, eta ekintza horien bitartez inguruko elkarte eta kluben elkar ezagutza ere sustatu nahi dute.